XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DAN SHENek esaera ezagun batetatik abiatuz, traduttore-traditore, termino berriak erabiliko ditu binomio horren parean.

Leialtasuna da kontzeptua, eta beti beste elementu batekin egongo da harremanetan.

Edertasuna eta pragmatikotasuna dira itzulpenak zaindu beharko dituen bi alderdi leialtasunari garrantzia kendu gabe.

Edertasuna - leialtasuna binomioa itzulpen literarioetan azalduko da, eta leialtasuna - pragmatikotasuna itzulpen teknikoetan.

Bere ustez bi alderdi horiek beti hartu behar dira kontutan eta askotan bat etorri arren, baina ez datozenean zein alderdiri ematen zaion garrantzia garbi utzi beharko du itzultzaileak.

Beste artikulu garrantzitsua MARTIN O C=rLo=MHTHAINena dugu.

Zenbait hizkuntzetan zuzentzeko-moduak ikertzen ditu.

Alegia, izen propioak nola itzuli behar diren eta zehazkiago, artikulu honetan izenordainen itzulpena nola egin izango da aztergaia.

Izenordain pertsonalak nola itzuli izango da aztergaia.

Izenordain pertsonalak nola itzuli hizkuntza batek bi maila edo gehiago bereiz ditzakeenean eta besteak berriz ez, xehetasun guztiak itzuli nahi badira zenbait testutan bereizketak gal daitezke.

Ingelesa, frantsesa, errusiera, alemaniera, irlandera eta erromaniera dira hemen aztertzen direnak.

Antzekoa da YOWELL J. A=zLz=en lana, baina ingelesa eta arabiera dira konparatzen direnak.

JACK PALMERek itzulpen teknikoa merkataritzan eta industria-munduan nola ari den garatzen azpimarratzen du eta bere esperientziaz frogatzen du frantsesa eta ingelesaren artean harremanak gehitu egin direla azken urte hauetan.

Azkenik, KALUMBO MBOGHOk bantua eta hizkuntza europarren arteko hiztegi-konparaketa egiten du.

Aintzane Ibarzabal. Itzultzaile Eskolako irakaslea.